Al. - Or.: 09.30 a 19.00 Lr.: 09.30 a 13.00

Visagismo-proba doan!

Zure ezpainei egin ukituakbolumena irabaz dezan!Bekaineko ileak banaka-banaka bir-diseina itzazu,eta lortu lifting efektuaMarka itzazu zure begiak EyeLinerrarekin,eta nabarmen ezazu zure begirada!

Visagismo tratamenduari ekin aurretik batetik alergien proba egiten da; bestetik, azalari dagokion tonua eta aurpegikerarekin bat egiten duen diseinua aukeratzen da. Bezeroaren gustuen eta beharren arabera egiten denez proba hau, emaitzak ezin hobeak dira.

Kalitate handiko pigmentuak erabiltzen direnez, denbora joan ahala ez dira apaltzen, ez dira bihurtzen gure gustuko ez diren koloreetan.

Espainiako Osasun Sailaren Medikuntza Agentziak aitortutako tratamendua da.

Tratamenduaren iraupena bi ordu ingurukoa da. Ez du ia minik ematen; izan ere, pigmentazioa bi noranzkoetan egiten da, eta kanpora zein barrura doan abiadura sinkronizatuta dago. Horrez gain, orratzaren punta borobilduta dagoenez, minbera ez da hainbesterainokoa, eta kolorea, berriz, handiagoa da. Behin tratamendua eginda pigmentuak epidermisaren barnean pilatuta geratzen dira.

Tratatu den ingurunea lehen egunean handituta egongo da, eta, ondoren, zarakar ñimiño batzuk ateratzen dira. Dena den, horiek hiruzpalau egunetara desagertu egiten dira. Astebete igaro ostean epidermisa perfektu egongo da, eta kolorea askoz ere indartsuago. Hilabete igaro ondoren behin betiko kolorea ikusiko zaio, eta garai horretan espezialistarengana, gure zentrora, alegia, etorriko da, inguruneari ukituak eman behar bazaizkio ere.

Mikropigmentazioaren iraupena adinaren eta azalaren kolorearen araberakoa da. Azal lehorretan eta zahartuetan irauten du ondoen. Zentroan Mario Gisbert Goldeneye metodoa erabiltzen dugu. Medikuak emandako gomendioak zuzen jarraituz gero, bizpahiru urte iraungo du pigmentazioak.

Mikropigmentazioa honako egoeratan egitea aholkatzen da: bekain ez osoa izateagatik, erorketa asimetrikoa izateagatik, betile eskasiagatik. Horrez gain, kosmetikoei alergia dienei ere komeni zaie egitea.

Mikropigmentazioak begietako, bekainetako eta ezpainetako arazo estetikoak konpontzeaz gain, iraupen luzeko makillajea nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Bai kirolagatik, bai denbora faltagatik egiten dute tratamendu hau.

Beraz, gaur egun emakumeek zein gizonek badute aurpegia askoz ere ederrago, gazteago eta freskoago erakusteko aukera; horri esker, euren buruarekin askoz ere hobeto sentituko dira.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad