Al. - Or.: 09.30 a 19.00 Lr.: 09.30 a 13.00

Oxigenoterapia

Bizitzan ezinbesteko ditugun bost elementuen artean dago oxigenoa. Bizitasuna eta energia ematen die zelula guztiei. Haren falta dagoenean, sistema inmunologikoa ahuldu egiten da; hain zuzen ere, zahartzea azaleko zelulen oxigeno mailaren jaitsierarekin loturik dago.

Horrez gain, odola oxigeno eramalea da, haren bidez zabaltzen da gorputz osoan.

Oxigenoa bizitzako funtsezko 5 elementuetako bat da. Bizitasuna eta energia ematen die zelula guztiei. Oxigeno maila baxua denean, sistema immunologikoa ahuldu egiten da. Izan ere, zahartze prozesua larruazaleko zeluletan oxigeno mailaren jaitsierarekin lotzen da.

Adinarekin, ordea, azaleko oxigeno kopurua txikitu egiten da, horren ondorio dira zimurrak eta azalaren zuritasuna. Txorrotada bidez emandako oxigeno puruari esker, azala biziberritu egiten da.

  • Zeintzuk dira, beraz, oxigeno terapiaren emaitzak?
  • Azalaren berregituraketa, zimurren eta adierazpen-marken desagertzea.
  • Tonifikazioa eta irmotasuna.
  • Aknea desagertzen laguntzen du.
  • Kolagenoaren sorrera estimulatzen du.
  • Poroak gutxitzen ditu.
  • Orbanak ahultzen ditu.
  • Mikrozirkulazioa kitzikatzen du.
  • Fibra elastikoak hobetzen ditu.
  • Sistema inmunologikoa aktibatzen du.
  • Lasaitasun sentsazioa ematen du, estresaren aurkakoa da.
  • Edertasuna eta osasuna.

Ikusten duzuenez, hamaika hobekuntza dakartza tratamendu horrek. Zalantzarik gabe, estetikaren munduan iraultza handia ekarri du.

Flash batean aurpegian argitasuna eta leuntasuna lortzen dugu. Oxigenoterapia, izan ere, indar handiarekin sartu da gure herrialdean. Oxigenoa oso egokia da azaleko ehunentzat. Izan ere, bizi-iturria da, eta hainbat gaixotasun sendatzeko egokia.

Leherketa berria. Espainian arrakastaz eskatzen da halako tratamendu bat egiteko hitzordua. AEBetatik etorritako tratamenduak aurpegiko larruazalari oxigeno gehigarri bat oparitzen dio; horrela, itxura eta irrigazioa hobetzen da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad