Al. - Or.: 09.30 a 19.00 Lr.: 09.30 a 13.00

Guri buruz

Ongi etorri gure webgunera, MAY ONGIZATE ETA ESTETIKA ZENTROA Zarautzen dago kokatuta. 2007An ireki genuen, eta harrezkero gure medikuntza-estetika zentroan erabateko ongizatea eta atsedena eskaintzen diegu bezeroei.

2016an handitu egin genuen gure zentroa. Atseden eta tratamenduen tokia gainerakotik banatu nahi izan genuen. Sei kabina ditugu eta horien bidez zuen estetika- edo atseden-beharrak asetzen ditugu.

Goi mailako kosmetika naturala eskaintzen dugu. Izan ere, gaur egun eskaera handia dago, haurdunei zein tratamendu onkologikoa hartzen ari direnei gomendatu egiten baitzaie.

Gure grina tratamendu iraultzaileak eskaintzea da; horretarako formakuntza egiten ari gara, une oro, ahalik eta emaitza onena lor dezagun.

Gure zerbitzuak emakumezkoei, gizonezkoei eta haurrei zuzenduta daude.

Hamar urteko eskarmentuak erakutsi digu pertsonak adina tratamendu daudela; horregatik bakoitzaren beharretara egokitzen gara.

May estetika zentroan hainbat ekipamendu dugu, estetikoak zein medikuntzakoak. Honako tresneria dugu, besteak beste: solarium bertikala, Medesetec tresna Diaternia birsortzen duena; behin betiko depilaziorako, berriz, Milesman diodo laserra; ohiko presoterapiaz gain, begikoa, oxigenoterapia eta abar.

Gurekin lan egiten duten konfiantzazko markak hurrengo hauek dira: Skinclinic , Sesderma, Naqua, Bayo, Selvert, Seaskin, Biodroga, Peggy Sage…

GURE TRATAMENTUAK PROBATZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU! ZURE ZAIN GAUDE!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad