Al. - Or.: 09.30 a 19.00 Lr.: 09.30 a 13.00

Dha Momentuko Beltzarantzea

5 MINUTUAN NATURALKI, OSASUNTSU ETA ORBANIK GABE

Spray bidez egiten da DHA beltzarantzea. %100 naturala da, eguzkirik zein UVA izpirik erabili gabea horrela, beltzaran kolorea sanoa eta arriskurik gabea da. Bost minutuko saio batean lortzen da.

CORPORA brontzeztatzea eskuz ematen da. Saioa oso azkarra da, bost edo hamar minutu irauten ditu, gutxi gorabehera. Bi aukera ditu bezeroak: bata, aurpegian, bularraldean edo hanketan egiteko; bestea, gorputz osoan.

Produktua eman eta berehala hasiko zara beltzaratzea nabaritzen, etengabean kolorea nabaritzen hasiko baitzara. Guztira, astebete inguru iraungo dizu azal beltzaranduak

DHA printzipio aktibo %100 aktiboa da. Azukre kanabera dauka, azalarentzat ez da batere kaltegarria. Gainera, mundu osoko mediku zein dermatologoek gomendatutakoa da.

Corpora produktuaren formulak, halaber, honako osagaiak ditu: aloe vera, A bitamina, DHA purua. %100 naturala denez, azalak era naturalean eta azkarrean erantzuten du, bertako proteinekin harremanetan jartzen baita.

Harrigarria da benetan pertsona bakoitzak zer nolako beltzarantze naturala lortzen duen; horrenbestez, bakarra eta errepikaezina da, hondartzan egun batzuk igaro ondoren lortzen denaren parekoa. Ez du ez koloranterik, eta islada laranjaturik ere ez du uzten. Orbanik ere ez du uzten arropan, ezta azalean ere. Dutxatzean ere ez da desagertzen (bezero askok galdetzen duzue hori).

Corpora beltzarantzeak iraun egiten du; beraz, zuk zeuk eguneroko ekintzak egiten jarrai dezakezu. Pixkanaka-pixkanaka joango da intentsitatea galtzen. Azaleko kornea geruzatik ezkatatzen hasiko da, apurka-apurka, desagertzen den arte. Astebeteren buruan guztiz kenduko da azaletik.

Begira zein erraz! Bost minutuan bakarrik lortuko zenuke uda osoan hondartzara joanez lortzen den kolorea!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad