CENTRO DE ESTETICA MAY, Zarautz : Estetica, Depilacion laser, solarium, micropigmentacion

Medestec metodoa

Gure zentroko tratamentu izarra

Medestec Diatermia metodo estetiko berritzailea, segurua eta ez kaltegarria da. Aurpegiko tratamentuetan azala naturalki biziberritzea lortzen da, horretarako ehunen barnean uhin elektromagnetikoak erabiltzen dira

 

MEDESTEC DIATERMIAN ADITUA. TEKNOLOGIA AITZINDARIA.

Erradiofrekuentzia bidezko sistema da. Zelulekin elkarreraginean ipintzen denean gorputza biorekatzeaz gain, gorputzaren azala birsortu egiten du.

Medestec tratamenduaren bidez odola errazago ibiltzea lortuko dugu zelutetara oxigeno gehiago iragan baita, eta, ondorioz, baita hobeto elikatu ere. Hori dela eta, ehunak gaztetu, eta euren funtzioak hobetu egiten dira.

Sakoneko diatermiaren eragin fisiologikoak hurrengoak dira:

  • Tenperatura sortzen du ehunetan.
  • Zelulen metabolismoa azkartu egiten du.
  • Zirkulazioa estimulatu egiten du

Diatermiak aurpegiko tratamentuetan dakartzan emaitzak:

Medestec Diatermiaren efektu hodi-zabaltzaileak odolaren zirkulazioa azkartu, azala elikatzen du eta zelulak berrindartzen ditu. Horren guztiaren ondorioz, hainbat aldaketa gertatzen dira azalaren tonuan eta hidratazioan. Hala nola, azalaren tonua zein elastikotasuna hobetu egiten dira; gantza, aldiz, gutxitu egiten da.

Gainera, tratamentu kosmetikoen eraginkortasuna handitu egiten da, poruak zabaldu egiten baitira Medestec metodoaren bidez, eta askoz errazago sartzen dira kosmetikoak azalean.

Diatermiak lehenengo saioan ekiten dio sakonki lanari. Muskuluak berregokitu egiten dira, eta azalaren argitasuna eta kalitatean aldea nabaritzen da.

Aurpegiko tratamentuak

  • Aurpegia gaztetzeaz gain, oxigenotu egiten du.
  • Begietako boltsak eta begizuloak kentzen ditu, “betiko nekatu” itxura ere behin betirako desagertzen du.
  • Azaleko ahultasuna, zimurrak eta orbainak gutxitzen ditu.
  • Adinaren aurkakoa da, lifting efektua du.
  • Lepoko eta paparreko azala indartzen du.
  • Paparra gutxitzen du.

 

Gorputzeko tratamentuak

  • Zelulitisa gutxitzen du, bai azalekoa, bai sakonekoa. Leku jakinetan ez ezik, tratamentu orokorretan ere erabiltzen dugu.
  • Bularrak berrindartzeko tratamentuak: lehenengo saiotik bertatik emaitza paregabeak lortzen ditugu.
  • Tokian tokiko apositateen tratamentuak.
  • Drainatze linfatikoarekin likidoen erretentzioa gutxitzen da.
  • Ipurmasaileko gluteoak eta sabelak biregokitzearen bidez, azalaren itxura hobetuko da, eta haren biguntasuna eraginkorki desagertuko da. Hala, muskuluen tonifikazioa hobetu egingo da.
  • Ildaskak gutxitu egiten dira kolagenoaren bidez.
  • Muskuluen berrespena eta azalaren efektu tenkatzailea. Bigunkortasunaren aurka egiten du.
  • Bularrak birkokatzeko tratamentuak emaitza ikusgarriak izaten dituzte lehenengo saiotik bertatik. Erditze ondorenean daudenei zuzendurik dago, bereziki.
  • Tratamiento de celulitis, tanto superficial como profunda. Aplicados tanto en zonas localizadas como en tratamientos generales, activando la circulación y ayudando a disolver los depósitos grasos.
  • Tratamientos de adiposidades localizadas, drenaje linfático, remodelación de glúteos y vientre.
  • Reducción de estrías.

 

medestec zarautz estetica may logomedestec zarautz estetica may 2